Vinagre eta modernak
Hauexek gara gu. Etiketak gustatzen ez zaizkien emakumeak, ahal bezain askeak izan nahian. Ameslariak gara, ausartak, borrokalariak eta baita zaurgarriak ere, neurotiko samarrak uneka.
Bide honetan gora behera ugari bizi izan ditugu, taldekideak joan dira, berriak etorri eta zaharrak bueltatu. Taldekideak lagunak bihurtu gara, sarea; entseguak sarritan terapian bukatu dute.
10 urte baino gehiago pasatu dira proiektu hau martxan jarri zenetik, eta oraindik guretik emateko gogotsu gaude.
Datozenak Zuzenean ikusteko aukera
Bistara dugun hurrengo kontzertua Maiatzaren 10ean izango da Areatzako Laminetxe gaztetxean
Gure historia
- 2015 – 2017
Vinagre de Moderna, bere hastapenetan sei partaideko taldea izan zen. Ianire eta Izas ahotsak, Amaia eta Janire gitarrekin, Maitane baxuan eta Ana baterian.
Lehen entsegura etorri eta Oihanek izena eman zigun. 2017an lehenengo maketa grabatu eta Oihane berarekin grabatuko genuen Bacillus Turigensis bideoklipa.
Haiserako urteetan joan etorriak ugariak izan ziren. Gitarristen dantza hasi zen, eta ahots bakarrarekin, Izasekin, ekin genuen 2016tik aurrera
- 2018 – 2020
Itxaso lehenengo eta Maria beranduago, gitarrista lanetan ibili ziren garai honetan.
Covid-ak eta zenbait taldekiren amatasunak dinamika erabat aldatu zuen.
Gaur egun
Hasierako lau partaideez gain, Izas, Amaia, Ana eta Maitane, Nahia ere gitarrarekin arituko da.
2024-2025 tartean bigarren grabaketari ekin diogu, laister emaitzak entzutea espero dugu
